Hernanik bigarren partidua jarraian jokatuko du Zubipen, gaur, 16:30etan, Hondarribiaren kontra. Ohorezko Erregionala bigarren itzulian murgilduko da eta aukera garbiak ditu hiru puntu gehiago batzeko. Hondarribiarrak azken postuan daude sailkapenean zortzi punturekin eta bi partidu bakarrik irabazi ditu lehenengo itzulian.
Hernani laugarren postuan dago sailkapenean 30 punturekin eta bost puntura du hirugarren postua. Aurreko astean Amaikak Bat taldeari 1-0 irabazi zioten eta bi partidu jarraian galdu eta gero orain bi garaipen erreskadan lortu nahi ditu taldeak.
Euskal Ligako neskak, berriz ere kanpoan gaur
Euskal Ligako nesken taldeak ere gaur jokatuko du, 18:30etan, Boluen Getxoko Bizkerre taldearen aurka. Bizkaitarrak sailkapenean aurretik daude, baina aurreko astean Pauldarrak taldea gainditu zuten hernaniarrek etxetik kanpo eta hobeto sailkaturik zeuden.
Garaipena lortzea posible da eta bide batez laugarren partidua galdu gabe gehitu nahi dute.
Jubenilek ere gaur jokatuko dute beraien partidua. Ohorezko Erregional mailakoak amaituta, 18:30etan, Aurrera de Vitoriaren kontra lehiatuko dira.