Kalderero egunean afaria, Zipotzan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 19a, 01:00

Otsailaren 9an aterako dira Astigarragako Kaldereroak herriko kaleetan zehar, aurreko astean iragarri zutenez. Arratsaldeko 17:30etan abiatuko da konpartsa Ergobiako Plazatik, eta handik, herrian zehar kalejiran ibili ondoren, Joseba Barandiaran plazan bukatuko da. Eguna borobiltzeko, eta ohiturei jarraituz, afaria egingo dute gauez Zipotza elkartean. Bertaratzeko, ordea, txartelak erosi beharko dira aurretik. Horiek dagoeneko salgai daude Zipotza tabernan, 20 eu­ro­an. Herritarrak gonbidatu dituzte parte-hartzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!