Familia osoarentzat, hau da, haur eta helduentzat plana egin du astebururako Astigarragako kultura sailak. Zientzialari eroa: Dr. Bubble & Mc Fly ikuskizunarekin gozatu ahal izango dute.
Baina horretarako, bihar arte itxaron behar izango dute astigartarrek. Kultur etxean izango da hori, arratsaldeko 17:00etan hasita.
Umorez betetako saioa
Umoreak hartuko du, beraz, areto nagusiko eszenatokia. Bertan izango dira, Dok eta Mac historioaren protagonistak, beren kontuekin.
Mac, Doken laguntzaile bekaduna da, eta beren artean kimika berezia dute. Baina bi kimikari xelebreek, nahikoa dute elkar ulertzearekin.
Sarrerak salgai, internet bidez
5 urtetik gorakoentzat izango da saioa, eta dagoeneko erosi daitezke sarrerak, internet bidez: www.astigarraga.eus. Dena den, egunean bertan ere, erosi ahal izango dira: haurrek, 2,5 euro; helduek, 5 euro.