Tabernetako txapela, poteoaren ondoren erabakiko da aurten

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 19a, 01:00

12-13 bertsolariren bueltan ari­ko dira gaur lehian, Taber­ne­tako Bertsolari Txa­pelketan. «Oraindik batzuk erabakitzen ari dira parte hartu edo ez eta azken ordura arte ez da jakingo zehazki» dio Oier Iurramendik. Aur­ten­go edizioa gainera berezia izango da txapelketaren 25ga­rren edizioa delako aur­ten­goa, eta egitaraua ere be­re­zia izango da. 

Larunbatarekin to­katu da San Sebastian egu­na­ren bez­pe­ra, eta beraz, arra­tsal­dez egingo da txapelketa, eta ez gauez. Au­rre­na, bertsolariek Santa Bar­ba­ra elkartean bazkalduko du­te, eta ondoren, 19:00etan ari­ko dira Ga­rinen bertsotan. Baina au­rre­tik, finalerako sailkatzeko ba­lio dezakeen bertso-poteoan ibi­liko dira... Poteatzaile fi­ne­nak irabazteko aukera gehiago izango du, nonbait!

Bertsolarien kantaera biharko ‘Hitzetik Hortzeran’
Bestetik, biharko Hitzetik Hortzeran bertsolarien kantaeran jarriko dute arreta; horretarako Eñaut Agirre hernaniarrarekin izango dira Zaldibian. Harreta berezia jartzen dio Eñautek kantaerari eta Legu­tioko eta Getariako jaialdietako bertsoaldiak entzungo dira.

Bertso zaharrak berreskuratu eta emanaldi musikatuak eskaini izan ditu Eñautek. Bertsoen kantaera zer den galdetuko diote. Urteek aurrera egin ahala bertsolarien kantaera aldatu den ala ez jakingo da biharko Hitzetik Hortzeran.

Legutioko kultur etxean izan zen urte hasierako bertso saioa. Kantuan aritu ziren Julio Soto, Maddalen Arzallus, Manex Agirre eta Oihana Bartra; gai jar­tzaile lanak Maialen Korta­barriak egin zituen. Getarian, aldiz, Balentziaga museoan izan zen bertso jaialdia. Ohol­tzara igo ziren Aimar Karrika, Alaia Martin, Amets Arzallus, Danel Olano, Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga; gai jartzaile lanak Ane Ezenarrok egin zi­tuen. Hori dena bihar 15:00etan Euskal Telebistako lehen katean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!