Autobus zerbitzuaren berregituraketa «berpentsatzeko» eskaera, Aldundiari

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 19a, 01:00

Etxez etxe banatu zuen Udalak irailean Foru Aldundiak es­kain­tzen duen garraio publikoaren zerbitzua baloratzeko in­kesta. Astigartarren iritzia ja­so­tzeko asmoz egin zuten; eta ho­riek aztertuta, balorazioa egin dute.

268 iritzi, bi astetan
Astigartarrek bi aste izan zituzten, beren iritzia emateko, izan emailez, herrian zehar jarritako kaxetan, edota alkatetzan. Hain zuzen, 268 inkesta jaso dituzte, astigartarren %5aren iri­tziaren berri izan du Udal gobernuak. 

Udalak azaldu duenez, «in­kestak bost galdera zituen. Au­tobusaren erabileraren maiztasuna galdetzen zuten, lehenengo, eta hiru aukera zeuden. Bi­garren, zerbitzuaren maiztasunaren inguruko iritzia eska­tzen zuten, baita herrian zeharreko ibilbidearen eta geltokien kokalekuaren ingurukoa ere. Herrian zeharreko autobus zerbitzu propio baten beharraz ere galdetzen zuten; eta azkenik, tartea zegoen proposamenak egiteko». 

Hainbat eskaera
Datuei dagokionez, «galdetegia erantzun duten pertsonen %80­ak oso maiz erabiltzen du ga­rraio publikoa; %19ak, aldiz, noi­zean behin erabiltzen du». Era berean, «%70ak uste du egun­go zerbitzuak eskasak di­rela, eta %29a, aldiz, konforme da­go maiztasunarekin». 
Ibilbideari eta geltokien ko­kapenari dagokionez, «%83ak eta %87ak, hurrenez hurren, us­­te du egungo zerbitzuak ez due­la aldaketarik behar». 

Udalak adierazi du, baita ere: «herri barruko autobus zer­bitzuaren emaitzak ez dira on­dorioztagarriak, izan ere, Astiga­rragan badaude auzo batzuk (Perurena, Santiomen­di...), bes­­te batzuk baino lotura behar haundiagoekin». 

Eskaeren artean, badaude batzuk maiz errepikatzen direnak; horiek dira: batetik, Asti­garraga ospitaleekin eta unibertsitateekin lotzen dituena; eta bestetik, maiztasun gehiago, bereziki, A2 zerbitzuan. Erre­­fortzu puntualak ere eska­tzen dira, informazio gehiago edota autobusen garbiketa ho­betzea. 

«%70ak uste du egun­go zerbitzuak eskasak di­rela, eta %29a, aldiz, konforme da­go maiztasunarekin».

«Astigarragak ez dauka garraio alternatibarik»
Foru Aldundiko Mugikortasun sailera bideratuko dituzte in­kesten emaitzak, «Buruntzal­de­a­ko zerbitzuen berrantolaketa berpentsatu dezan, Asti­ga­rragari zuzenean eragiten baitio». Udala iaz ere zuzendu zen bertara, bereziki «azken urteetan izan duen hazkundea medio».

Gainera, «Astigarragak ez dauka garraio alternatibarik, beste herriek bezala. Tren geltokia ez dago martxan oraindik, eta Udal gobernuak nahi du herriak duen zerbitzu bakarra egokia eta kalitatezkoa izatea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!