San Sebastian bezperarekin, Vasconiako donostiarrak bisitatuko dituzte gaur Astigarragako Mundarroko mutilek. Arratsaldeko 17:45etan hasita izango da partidua, Donostiako Aiete auzoko Puio futbol-zelaian.
Aste honetan, bolada onari berriro ere eustea izango dute helburu.
Azkeneko porrotari, buelta ematera
Asteetako bolada onaren ostean, aurreko asteburuan galdu zuten Mundarroko mutilek, Errenteriako Turingen kontra (1-2). Eta aste honetan, bolada onari berriro ere eustea izango dute helburu, gaurtik hasita.
Sailkapenean, bigarren jarraitzen dute astigartarrek, Andoaingo Euskaldunaren atzetik. Dena den, bultzada behar dute, liderrarekin daukaten aldea txikitu eta gertuago jartzeko.