Zizurren eta Donezteben, hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 19a, 01:00

18 partidu jokatzen ari dira hernaniarrak atzotik hasita eta bihar arte eta partidu garrantzitsuenak Zizurreko eta Doneztebeko txapelketetan jokatuko dira. Zizurren Xabier Salaberria jubenilak gaur Buruzgain klubeko ordezkariaren kontra jokatuko du eta galtzen duenak kanporatua izango da. Bihar, Donezteben, Anartz Oiartzabal eta Albenizek, Jon Jara eta Eskuzaren kontra ariko dira kadeteetan. Bi aurrelariak hernaniarrak dira eta galtzen duena kanpoan geratuko da. Jubeniletan Xabier Salaberria eta Elgerrestak Barañaingo bikotearen aurka jokatuko dute sailkapenaren bila.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!