Semperena eta Romero garaile, Gipuzkoako Bio Racer txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 19a, 01:00

Ez zuen ezer aldatu, baina pasa behar izan zuten tramitea izan zen larunbateko jardunaldiarena.

Gipuzkoako Bio Racer txapelketari zegokion azkeneko saioa burutu zuten orduan Ur­ko Semperenak eta Xabier Mi­kel Azparrenek. Izan ere, Jaime Ro­me­ro gaixo zegoen eta Telmo Semperenak, aldiz, beste proba bat jokatu zuen egun berean. 

Dena den,  Romero eta Sem­perenak,  sari potoloena ziurtatuta zeukaten, norberaren ka­te­­gorian, aurreko jardunalditik. Hori horrela, Urko Sempe­re­na izan zen garaile 23 urte az­piko kategorian; eta Jaime Romero, aldiz, junior mailan. Telmo Semperena bosgarren izan zen juniorren artean.

Bordelen, Telmo Semperena
Esan bezala, beste proba bat jokatu zuen egun berean Telmo Semperenak, hori izan zen, hain zuzen, Bordeleko Omniu­ma. Lau proba burutu zituen bertan, eta zazpigarren bukatu zuen. Eliminazio proban, gainera, bigarren izan zen. 

Asteburu honetan, Palma de Mallorcan izango da Semperena, Romerorekin batera, Euskal selekzioarekin, Espainiako Koparen aurreneko jardunaldian. Urko Semperena, aldiz, Omniumeko Espainiako Txapelketan arituko da, asteburu honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!