Sagardo «konpletoa» aurten, kupeletan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 19a, 01:00

Behin eta berriz errepikatu du­te sagar-ekoizle eta sagardo­gile­ek aldikotasuna izaten due­la sagarraren ekoizpenak, eta ho­rrek, eragina izan du, du­darik gabe, iazko uztan. «Iazko uzta historikoaren ostean, aur­tengoa ekoizpen gutxiagoko  uzta izan da», azaldu zuten Sagardoe­txea­ko ekitaldian, txotx denboraldiaren hasie­rako aurkezpenean.

Dena den, nabarmendu zuten «sa­garraren kalitatea oso altua» izan dela, baita haren heldutasuna ere: «oso au­rreratua etorri da». 

1.500.000 litro ekoiztu dituzte bertako sagarrarekin.

11,78 milioi litro sagardo
2018ko uztarekin, Euskal Herri osoan, 11,78 milioi litro sagardo ekoiztu dira. Horietatik, 1.500.000 litro sagardo bertako sagarrarekin egindakoa eta Euskal Sagardoa Jatorri Izen­da­penekoa. 

Txinparta biziko sagardoa
Begien bistara, «txinparta bi­ziko sa­gardoa» dela azaldu zu­ten, baita «lasto» kolorekoa ere. Ho­rrez gain, usaimenean, «sakontasun aromatiko haun­dia dauka, fruta-usaine­kin». Eta ahoan, al­diz, «gor­puz­­du­nak» dira. Hortaz, sa­gardo «kon­pletoa» dugu aurtengoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!