Bikoteka ere bai aurten, Goizutrail

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 19a, 01:00

Hutsik egin gabe, seigarren edi­zioa izanen du aurtengoa, Goizutrail mendi lasterketak; eta maiatzaren 11n eginen da. Izenemateak ere zabalik daude dagoeneko, www.herrikrosa.eus web orrian.

Baina aurten, nobedaderik ere izanen du lasterketak. Bi proba ez, hiru izanen dira au­keran oraingoan. Horrela, 10 eta 25 kilometroko ibilbideak mantenduko dituzte, bakarka egiteko; eta hirugarren aukera, bikoteka izango da. Binaka izena ematen dutenek, ibilbide luzea osatuko dute, bien artean: aurrenekoak 10 kilometrokoa osatuko du, eta he­rri­ra buelta­tzen denean, bi­ga­rre­nari emanen dio erreleboa, beste 15 kilo­metroak egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!