Epea zabaldu du Umore Ona elkarteak, bazkide berriak apuntatzeko. Otsailaren 16ra arte izanen da epea, eta bazkide berri bakoitzak, bi bazkideren babesa beharko du. 25 urtetik gorakoentzat, 510 eurokoa da kuota, edo 70 euroko aurreneko kuota bat eta 40 euroko 11. Aldiz, 25 urte baino gutxiago dituztenek, 300 euro ordainduko dituzte, edo 25 euroko 12 kuota. Martxoaren 16tik aurrera izanen dira bazkide.