Aurreneko bilera etzi, Jai Batzordeak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 19a, 01:00

Astelehenean jarri du zita, Aranoko Jai Batzordeak, aurreneko bilera egiteko. Maisuenean izanen da, arratsaldeko 17:30etan hasita, eta herritar guztiei irekia da. Ideia eta proposamenak bildu, eta aurtengo ekintzak prestatzen hastea da asmoa. Bertan izanen dira Jalki Kultur Elkarteko kideak ere, aurreratu dutenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!