Abenduaren 20ko Astigarragako Udaleko plenoak hasierako onarpena eman zion Astigarragako udalerrian hots kutsaduraren aurka babesteko udal ordenantzari, eta orain, erreklamazio eta alegazio epea ireki du Udalak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 legearen 49. artikuluan xedatutakoa jarraituz. Asteartera arte izango da erakusgai jendaurrean, eta erreklamazioak aurkezteko aukera ere izango dute herritarrek, Udalaren idazkaritzaren bidez.