Hirugarren saioa asteazkenean, nekazaritzaz eta abeltzaintzaz

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 19a, 01:00

Datorren asteazkenean eginen dute, Goizuetan Lan eta Bizi jardunaldien hirugarren saioa. Udaletxeko pleno aretoan izanen da, arratsaldeko 18:00etan hasita, eta nekazaritza eta abeltzaintzako bi es­perientziari buruz hitz egingo dute. Saioa irekia da, «besteen es­pe­­rientziak ezagutuz ikasi nahi duten guztientzat».

Aitor Azkarate eta Kristina Saralegi izanen dira gonbidatuak, oraingo txandan. Jaure­gia Esnekiak enpresa familiarraren parte da Azkarate, Baz­tango Aniz herrian: «ikusi du­gu, lurra, animalia eta kon­tsumitzailea errespetatuz, bizi daitekeela nekazaritzatik eta herri txiki batean». Beraiek ja­rri zuten estatuko aurreneko esne makina, Elizondon, ideia. Italiatik ekarrita.

Saralegi, bere aldetik, abel­tzaina eta talogilea da, Leitzan: «gazte gaztetatik lotu ninduen bizitzak, hain maite dudan oraingo bizimoduari. Baserria animaliekin, eta taloak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!