Jubenilen Euskal Herriko Ligako txapelketako jaialdia jokatuko da Hernanin zazpi partidurekin eta bertan Hernaniko bikotea egongo da. Aurreneko partiduak 20ra jokatuko dira eta besteak 15era. 16:00etan hasiko da eta Adurtza B-ren kontra jokatuko dute lehenengo partidua hernaniarrek. Emakume nagusiak berriz, Euskal Herriko Kluben arteko txapelketan, Arrasaten finalerdia jokatuko dute Suberriren aurka. Finalerdi gogorra, Gipuzkoako txapelketako finalisten artean.