Informatika ikastaroa, helduentzat

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 19a, 01:00

Helduentzako informatika ikastaroa antolatu du Goizue­tako Udalak, Nafar Lansarea­rekin eta Goizuetako Eskola­re­kin batera. Urtarrilaren 29an hasiko da, eta astearteetan izanen dira saioak, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etan. Bi ostegunetan ere eginen dute saio bana, eta guztira, hamar egun izanen dira.

Eskolako informatika ge­lan izanen da, Iñaki Etxe­be­rriaren eskutik; teknologia be­rrietan afizionatua da bera. Ordenagailua, mugikorra eta internetaren erabilera landuko dute, oinarrizko mailan.

Doakoa izanen da, baina 12 lagunentzako dago tokia, eta izena eman behar da au­rrez, udaletxean, hilaren 25era arte. Goizuetan erroldatuek, lehentasuna izanen dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!