Olatz Arrietaren eskutik ongietorria, Astigarragako sagardo berriari

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 12a, 01:00

Datorren asteazkenean hasiko da txotx denboraldi berria, Astigarragan. Urtarrilaren 16a izango da aurten, Sagardo Be­rriaren Eguna, eta eguerdiko 12:00etan jarri dute zita, Sagar­doetxean. Uzta berria aurkeztuko du Zorione Etxe­zarraga alkateak, eta sagarraren eta sagardo berriaren ezau­garrien berri eman. Bertan izango da Olatz Arrieta kazetari astigartarra ere, aurtengo omendua. 

Be­rak landatuko du sagarrondo berri bat Sagardoetxea­ko sa­gas­tian, ekitaldiaren on­doren, 12:45ak aldera. Eta gero, 13:30etan, berak egingo du txotx aurrenekoz, Gure sa­gar­do berria! oihu eginez, Gar­tzia­tegi sagardotegian.

Aurretik, sagar dantza dan­tzatuko dute, txalapartarien de­iarekin batera; eta soka dan­tza gero sagardogi­le­ek, Olatz Arrieta kupelara gerturatzeko.
13:45ak aldera izango da mo­mentu berezia: kupela ire­ki, eta 2019ko txotx denboraldiari hasiera emango dioten unea.

Irekiera herrikoia, Murgian
Gartziategin izango bada hori, txotx irekiera herrikoia egingo dute aurten ere, Murgia Jaure­gian. 12:00etatik 14:00etara, ire­kiera ofiziala emango dute zu­zenean, eta pintxo eta sagardo dastaketa ere izango da. Ema­ku­me ekintzaileak sa­gar­dogin­tzan erakusketa ikusgai egongo da, eta 12:30etan, bi­sita gi­da­­tua egingo du Lour­des Odrio­zo­la historialariak.

Arratsaldean, haurrentzako emanaldia izango da Txan Magoarekin, 17:00etan hasita. Txokolatada egingo dute gero, 18:00etan, eta azkenik, Pintxotx herrikoia izango da, 18:30etatik 20:30etara, tabernetan: pintxo bereziak euro batean, sagardoa txotxetik, eta Norberto Alman­doz Musika Eskolako trikitilariak kaleak alaitzen. Buka­tze­ko, afari he­­rrikoia egingo dute Pe­tri­te­gin, eta izena eman be­har da: ta­ber­­netan, Sagar­doe­txean, info@sa­gardoaren­lurral­dea.eus edo 943 55 50 57. 20 euro dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!