Gaur jokatuko da Euskal Herriko XI. Mus Txapelketako Hernaniko kanporaketa, Zikuñaga bailarako Txintxua Hotelean. Gaueko 22:00etan izango da hotelean bertan, eta izena emateko 20 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak. Musean jokatu eta hoteleko jatetxean afaldu nahi duten bikoteek, aldiz, 40 euro.
Sariak parte hartzaile guztientzat
Hotel Txintxuak eta Viguisa, Anabi Banaketak eta Cafés Panchitok ere egin dituzte ekarpenak sarietan. Hernaniko kanporaketako irabazleek irabaziko dituzte Hotel Txintxuako jatetxean 4 lagunentzako afaria, 2 botila Rioja Crianza Magnum eta %100ean arabigoa den Kafea. Bigarren sailkatutako bikoteak 2 botila Rioja Crianza Magnum eta %100ean arabigoa den Kafea. Dena den,parte hartzaileguztiek botila ardo bana eramango dute etxera.
Zikuñaga bailara 72 - Hernani
688 714 856