Animaliekin elkarbizitza hobetzeko kanpaina, Udalak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 18a, 01:00

Beterri-Buruntza Udalen hi­tzarmenaren baitan antolatu du hurrengo kanpaina Asti­ga­rragako Udalak. Lasarte-Oria eta Andoainekin batera egingo dute, oraingoan. Kanpaina be­rri honen helburua da «animaliak dituztenekin elkarbizitza hobetzea». 

Proposamenak jasota
Udal gobernuak dio kanpaina martxan jarriko dela «herriko hainbat talde animalisten eta gaiarekin oso sentsibilizatuta dauden eta beren animalien­tzat aisialdi aukerak eskatu dituzten bizilagunen ideiak eta proposamenak jaso ondoren». Hori horrela, kanpaina honekin, «el­karbizitza» baten aldeko aurrerapausoa eman nahi dute.

Elkarbizitza horretan, as­moa da «herriko espazio ko­munak konpartitzeko aukerak nola hobetu aztertzea», onartu dute. Denontzat onerako izan da­din, Astigarragako Udalak astigartarrei go­go­ra­razi die «Animalien ed­­u­kitzea eta babesari buruzko Or­de­nantza betetzearen ga­rran­tzia».

Bi fase
Astigarragako Udalak azaldu due­naren arabera, gaiean aditua den langile batek zuzenduko du kanpaina. Bi fasetan burutuko dute: aurrenekoa, «arazoa ikusarazi eta ezagutarazteko»; eta bigarrena, «etxeko animaliak pa­se­atzerakoan dauden praktika egoki eta desegokien pedagogia eta sen­tsibilizazioa».  


Triptikoa, duela hilabete
Gaiaren bueltan, Udalak beste ekintza bat eraman du aurrera, aurretik. Hain zuzen, duela hilabete triptiko bat banatu zuen etxez etxe. 

Bertan araudiaren berri ematen zuten, eta bereziki nabarmentzen zituzten hainbat kontu: txakurrak lotuta eramatearen (parkeetan eta leku konkretuetan izan ezik) eta kakak jasotzearen garran­tzia. Txakur arriskutsuek mu­turrekoa eraman behar dute, beti. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!