Txapelarik ez zen geratu etxean, Umore Ona Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 19a, 01:00

Festa ederrarekin agurtu zuten Umore Ona Txapelketa, aurreko larunbatean. Baina ezin izan zuen borobildu Xanet Apezetxea goizuetarrak, eta 10-18 galdu zuen, Ilunpeko Labaka eta Artetxe azpeitiarren kontra, kimuetan. Haurretan, Deskarga eta Alegria hernaniarrak nagusitu ziren (18-11); umeetan Iturain eta Bergara errenteriarrak (18-11); eta 22 urtez azpikoetan Etxezarreta eta Arrate andoaindarrak (22-18). Bestalde, sariak zozketatu zituzten, eta urtarrilaren 27ra arte dago epea, horiek  jasotzeko: Aimar Olai­zo­laren kamixeta (171 zenbakia), Jokin Altunaren kamixeta (214), Olaizola sagardotegian bi lagunentzako otordua (795), Zubimuxu aterpetxean bi lagunentzako gau bat (1840), Errigorako saskia (2031), Oxeguardan bi lagunentzako otordua (2590), eta Joseba Ezkurdiaren kamixeta (3836).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!