Aurtengo jabetze eskolak gaur hasiko dira

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 18a, 01:00

2019ko jabetze eskolak gaur hasiko dira eta lehendabiziko eskola Emakumeen nortasuna eta subjetbitatea gaia hartuta izango da. Bertan harreman parekideak eta tratu onekoak aztertuko dira.  Biteri kultur etxean emango ditu Pepa Bojó Ballester irakasleak eta ordu­tegia 18:00etatik 20:00­etara izan­go da. Gaztelaniaz eman­go ditu eta guztira 22 ordu izan­go dira. Horrek esan nahi du martxoaren 29ra arte luza­tuko direla hamaika ostira­le­tan. Matrikula 22 eurokoa da. 

«Norberarekiko eta besteekiko tratu onak» lantzea, asmoa
Antolatzaileek tratu onen pro­posamena dakarkite esko­le­tan. «Gure jendarte patriar­ka­lak ezberdintasunean, hierar­ki­zazioan eta konfronta­men­duan  oinarritutako botere­ha­rre­manak sortzen ditu. Ho­rren guztiaren atzean ikasi­tako eta barneratutako hain­bat sines­men, rol, jarrera, estilo emo­zio­nal... daude, eta haiek aza­leratu beharra dago aldaketak gauzatzea nahi badugu. Horre­tarako tratu onen proposa­me­na dakar­kigu, norberarekiko eta bes­teekiko tratu onak lan­tze­ko asmoz: norberarengan konfi­antza, autozaintza, mugak eza­rtzea, enpatia, errespetua, onarpena, entzutea…». 

Hamaika saio ha­uen bidez harre­manen ingu­ruan haus­nar­­tzeko gune bat sortzen sa­ia­tuko dira jabetze eskole­tan. «Harre­man horiek gure bizi­tze­tan dituzten ondo­rioak ikus­teko eta aldaketa positi­borako tresnak bultza­tzeko dira». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!