Txotx garaiak, aurreneko pelotakadak gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 18a, 01:00

Eguna eta tokia aldatu, eta gaur egingo dute Hernaniko txotx irekiera, 19:30etan Tilo­setan. Tokia bereziki aukeratu dute: Hernaniko Pelota Mun­dua izango da aurtengo omen­dua, txotx denboraldi berria­ren au­rre­neko pelotakadak emateko ekitaldian.
Horrela, herriko hiru mo­da­­litateak omenduko dituzte, eta esku pelotako 12 ordezkari, palako zortzi, eta erremonteko hiru egongo dira bertan.
Esku pelotatik, honakoak egongo dira bertan: Miguel Ez­peleta eta Martin, Herriar­te­ko aurreneko finala jokatu zute­nak; Josu Oiaga eta Felix Za­ba­la, Herriarteko aurreneko txape­lan protagonista; Iñaki Lujanbio, eta Iñaki Esnal profesional izandakoak; Unai Alvarez, hiru aldiz mun­du­ko azpitxapeldun trinketean; Aitor Gorrotxa­te­gi munduko txapelduna, Io­ritz Arrie­ta eta Paul Ojuel, oraingo belaunal­dia­­ren ordezkari; Joxe Miguel Azurmendi, delegatu izandakoa; eta Rufino Re­kal­de, pelota saileko arduraduna.
Pala sailetik, berriz, Garbi­ñe Tijero arduradunarekin bate­ra, egongo dira Mundialak jokatu izan dituztenak, trinketean, frontoian zein One Wallekoan, Hernani ordezkatuz: Goiatz Man­zisidor, Irati Ugalde, Ama­ia Irazustabarrena, Maider Huizi, Ariane Arrieta, Amaia Araiz­te­gi eta Patri Espinar.
Eta azkenik, erremontea ordezkatuko dutenak, izango dira Endika Ba­rre­­ne­txea erre­mon­tista, Joxe Mari Barre­ne­txea eta Xabier Gonzalez.
Guzti horietatik, Aitor Go­rro­­­txategi, Garbiñe Tijero, Amaia Irazustabarrena eta Endika Ba­rrenetxea igoko dira taulara.
Ekitaldiaren aurretik, pelo­ta partiduak izango dira Tilo­se­tan; eta ondoren, Gu Agustina dantza ikuskizuna.

HERNANIKO TXOTX IREKIERA
GAUR, Tilosetan
18:00-19:00, Esku pelota partiduak Tilosetan; benjamin eta alebinak.
18:45-19:30, Trikitilariak, herriko kaleetan zehar.
19:30, Txotx irekiera, Tilosetan, Her­naniko Pelota Munduko omenduekin: esku pelota, pala eta erremontea.
20:00-20:30, Gu Agustina dantza ikuskizuna. Ereintza dantza taldeak emakumezko raketistek ibiliaren inguruan osatutako ikuskizuna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!