Rosa Luxemburgo, Maravillas babestu eta jangela, urtarrileko agendan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 17a, 01:00

Urteari agenda beteta ekin diote, Kontrakantxa Gazte­txe­an. Hil honetarako hainbat ekintza antolatu dituzte, eta horietako hiru datozen egunetan izango dira.

Rosa Luxemburgo aztergai, bihar
Hasteko, bihar arratsaldeko 18:00etan hasita, Rosa Luxem­burgo marxistaren obra izango dute hizpide, filosofiako ikasle ohi batek gidatuta. 

Herenegun bete ziren 100 urte Rosa Luxemburgo poloniar judutar marxista hil zutela, Karl Liebknecht politikari alemaniar komunistarekin batean. Ha­la ere, Luxem­burgoren «Erre­­forma ala Ira­ul­tza obraren gaurkotasuna» kontuan hartzekoa dela azalduko da, besteak beste.

Maravillas babesteko, manifestaziora autobusean
Hurrengo zita larunbaterako ja­rri dute Kontrakantxako ki­deek, eta herritar guztiei za­bal­du diete deialdia, parte har­tzeko. Maravillas gaztetxearen itxieraren kontra, manifestazioa egingo da Iruñean, 17:00etan Udaletxe Plazatik abi­­atuta, eta bertara joateko au­tobusa antolatu dute Her­nanitik.

Jantoki soziala urtarrilaren 25ean irekiko da berriro, eta hileko azken ostiralero irekiko da.

Eguerdiko 12:30etan aterako da Kontrakantxa Gaztetxe paretik, eta bertarako izena emateko zerrenda Garinen dagoela jakinarazi dute.

Jantoki soziala azken ostiralero, HLBSren eskutik
Bestalde, Hernaniko Langileon Babes Sareak, Kontrakantxa Gaztetxearekin elkarlanean, abenduan martxan jarritako proiektuarekin aurrera jarraituko duela azaldu du; jantoki sozialarekin, hain zuzen. «El­kar­tasunaren ba­lioa zutarri gi­sa harturik, langileriaren es­traktu zapal­duenari bere beharrak ase­tzeko baliabideak eskaini nahi dizkiogu. Hori horrela, azken hilabeteetan gure egunerokoa aldatzea helburu duten pau­suak ematen hasi gara. Bes­teak beste, baratzean lanean eta jakin­tzaren kolekti­biza­ziorako tailer ezberdinak egi­ten. Guzti hori merkatu kapi­ta­lista gainditu eta gure beharrak autogestioaren bi­tar­tez lortzeko asmoz. Jantoki soziala beste adibide bat besterik ez da».

Urtarrilaren 25ean irekiko dute berriro, bazkalorduan, eta hileko azken ostiralero irekiko dutela zehaztu dute.

Era berean, herri janari bilketak ere hilero egingo dituztela jakinarazi dute; kasu honetan, azken asteazkenetan. Laster jakinaraziko dute zein komertziotan egingo den bilketa.

Soinu tailerra, otsailetik ekainera bitartean
Bestelako ekintzak ere ari dira antolatzen: zine saioak, jam session... Eta beste hainbeste ere antolatuko dituzte.

Horietako bat, soinu tailerra. «Benetako musika ekipoa erabiltzen ikasteko tailerra» izango dela zehaztu dute, eta izenematea ireki dute. Edonrk eman ahal izango du izena, adina edozein dela ere, eta tailerra doan emango da. Izena emateko, 680 942 101 telefonora edo kontrakantxamusika@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da. Aurreratu dute, besteak beste, Gaztetxean zuzenean praktikak egiteko aukera izango dela, kontertu eta entsaioetan, eta Molotoff Irratiarekin irratsaioa egitekoa  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!