Gazteen arteko harremanak aztergai gaur, gazte eta adituekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 17a, 01:00

Gazteak izango dira protagonista Hezkuntza Plataformak gaurko antolatu duen Hez­kun­tza Eskola saioan. Arra­tsaldeko 17:30etan hasiko da mahai-ingurua, udaletxeko are­­to nagusian, eta zaintza zerbitzua jarriko da hala behar dutenentzat.

Gaztelekuko arduradun bat, hezitzaile bat, mediku bat, tabernari bat eta ekintzaile bat izango dira, gazteekin batera.

Gazte koadrilak, mugak, tratu onak, partehartzea...
Helburua izango da «gazteetaz gazteekin hitz egitea». Ho­rre­ta­rako, mahai-ingurua anto­la­tu da, eta bertan hartuko du­te parte herriko hainbat gaztek.
Haiekin batera, hainbat aditu ere ariko dira: Gaz­te­le­kuko arduradun bat, On­gin­tzako hezitzaile bat, mediku bat, tabernari bat eta nerabeekin lan egiten duen ekintzaile bat, hain zuzen.
Landuko diren gaiak, be­rriz, gazteen errealitateari lo­tu­takoak izango dira; besteak bes­te, koadrila, tratu onak, par­tehartzea, mugak, aisialdi ere­duak, militantzia, jokoa... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!