Berdintasun Sailak antolatuta, haurdunaldi tailerra emango da Biterin, otsailetik maiatzera, eta izenematea irekita dago otsailaren 1 arte, 30 euroan, berdintasuna@hernani.eus helbide elektronikoan, 943 33 70 17 telefonoan edo Plaza Feministan (Aristizabal 7, behea).
13 astez, astazkenetan
Tailerra euskeraz izango da, Josune Martirena Sagastibeltza psikologoak eta Marijo Artola Lizarazu, diafreo eta integrazioko gorputz terapietan adituak gidatuta.
Saioak otsailaren 6tik maiatzaren 29ra arteko asteazkenetan egingo dira, otsaila eta martxoko azken asteazkenetan izan ezik, 18:00etatik 20:00etara, Biterin.
Gorputza, komunikazioa...
Tailerrean parte hartzeko, gutxienez 12 asteko haurdun egon behar da, eta haiekin batera bikote edo laguntzaileak eman ahal izango du izena. Saio batzuetan haurdun daudenek bakarrik hartuko dute parte, beste batzuetan bikote edo laguntzaileek, eta beste batzuetan elkarrekin ariko dira denak.
Tailerraren helburua izango da haurdunaldian izaten diren sentsazio emozional eta fisikoak ezagutu eta ulertzea. Horretarako, besteak beste giroutz ariketak egingo dira, arnasketaren eta luzaketen bidez muskuluak askatzeko, Diafreoren metodoak proposatzen duen moduan. Era berean, komunikazio ez bortitzeko metodoak landuko dira, eta baita talde dinamikak ere, zalantzak, pozak, beldurrak... partekatzeko. Hainbat material jarriko da partehartzaileen eskura.