Historia egiteko asmoz berriz, igandean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 16a, 01:00

Badirudi Hernaniko Ohorez­ko Mailako errugbi taldeak his­toria egiteko aukera izango duela berriro igandean, eta se­guru, ez duela aukera galduko. Eguerdiko 12:00etan jokatuko du, Landaren, Errege Kopako finalerdia, Bartzelo­na­ren kontra.

Lehia honetan azken ga­raipena 1988an lortu zuen Her­nanik.

Aurkarietan xamurrena, baina gogorra
Zozketen arabera, lau multzotan jokatu dituzte sailkapen faseko partiduak, talde guztiek. Hernani hirugarren multzoan aritu da, eta finalerdirako sailkatu da La Vilari 29 eta 38 eta eta Gernikari 35 eta 27 irabazita.

Finalerdian aurrez aurre Bartzelona izango du. Honek Cisneros eta Valladolid gainditu ditu. Beste finalerdia jokatuko duten bi taldeak, be­rriz, Alcobendas eta El Sal­va­dor dira.

Beraz, aukeran, aurkarien artean xamurrena izan daitekeena egokitu zaio Hernaniri, sailkapenean bigarren eta hi­rugarren postuan baitaude sai­lkatuta, hurrenez hurren, Alcobendas eta El Salvador. Baina Bartzelona bosgarren dijoa, eta Errege Kopa gehien irabazi dituen taldea da. 16 irabazi ditu, hain zuzen, nahiz eta azkenekoa 1985ean eskuratu zuen. Gainera, etxetik kanpo partidu gehien irabazitako taldea da, aurtengo Heineken Ligan. Beraz, Her­na­nik etxean jokatzea aldeko badu ere, agian ez da hainbesterainoko traba izango arerioarentzat. Dena den, bi taldeen arteko Ligako azken norgehiagoka, hau ere Landaren jokatua, etxekoen aldekoa izan zen, 20 eta 13. Era berean, pa­sa den asteburuan La Vi­la­ren aurrean garaipen garran­tzitsua lortuta iritsiko da Her­nani, partidu honetara.

Loterian jokatutakoa jasotzeko aukera
Bestalde, Hernani CRE klubak jakinarazi du Errugbi Barne­ra­tzailea taldeak saldutako El Niño loterian jokatutakoa to­katu dela, eta hori kobratzeko, elkartearen bulegotik pasa behar dela, astelehenetik ostiralera, 17:30etatik 19:30etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!