Diziplina ezberdinak nahasten dituen Nahastekak egitasmoaren bueltan, urtarrilaren 24an ikusi ahal izango da Biterin, 20:00etan, Esku harriak: Oteizaren (h)aria ikuskizuna. Bertsoa, dantza, musika eta eskultura uztartzen dira bertan. Sarrerak salgai daude.