Aurreneko txotxa gaur, Olatz Arrietarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 16a, 01:00

Sagardoaren Lurraldeak an­tolatuta, gaur irekiko dute ofi­zialki Astigarragako txotx den­boraldia. Olatz Arrieta kazetari astigartarra izango da aur­tengo omendua, denboraldiko aurreneko txotxa egingo due­na. 1994 urtetik Gure sagardo berria oihukatuko duen hiru­garren emakume omendua (taldeak kontuan hartu gabe).

Aurkezpena eta sagarrondo berria, Sagardoetxean
Eguerdiko 12:00etan emango zaio hasiera aurtengo ekital­diari. Sagardoetxean izango da hori; 2019ko denboral­dia­ren eta 2018ko uztaren be­rri emango dute bertan. Ondoren, sagarrondo bat landatuko du Olatz Arrieta aurtengo omen­duak. 

Handik, Gartziategi sagar­do­­tegira pasako da festa. Eguer­­­diko 13:30etan, txala­parta­rien deialdiari segika, soka-dantza dantzatuko diote sagardogi­le­ek Arrietari. Horre­la gonbida­tuko dute aurre­ne­ko kupela irekitzera. 

Herritarrekin, Murgian
Irekiera ofizialarekin batera, bitartean, herritarrek ere izan­go dute aukera txotx denbo­ral­diaren hasieran parte hartze­ko. Murgian. Bertan, zuzenean eman­go dute ekitaldia, pintxo eta sa­gardo dastaketarekin. 12:30e­tan, Ema­­kume ekintzai­leak sagar­do­gin­tzan erakusketa gidatua izango da. 

Arratsaldean ere izango da zer gozatua: 17:00etan, Txan Magoa; 18:00etan, txokolatada; eta 18:30etan, trikitilariak abia­tuko dira, tabernetako pintxo-potera. 21:00etan, afaria izango da, Petritegi sagardotegian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!