Oraindik ez dute zehaztu antolatzaileek, baina badirudi 16 edo 18 bertsolariren bueltan ariko direla lehian larunbatean, Tabernetako Bertsolari Txapelketan.
Ez da zifra makala, aurtengo edizio berezi honetarako; berezia, txapelketaren 25garren urteurrena delako aurtengoa, eta egitaraua ere berezia izango da. Larunbatarekin tokatu da San Sebastian egunaren bezpera, eta beraz, arratsaldez egingo da txapelketa, eta ez gauez. Aurrena, bertsolariek Santa Barbara elkartean bazkalduko dute, eta ondoren, 19:00etan ariko dira Garinen bertsotan. Baina aurretik, finalerako sailkatzeko balio dezakeen bertso-poteoan ibiliko dira... Poteatzaile finenak irabazteko aukera gehiago izango du, nonbait!
PALMARESA
1995: Iñaki Iurrebaso ‘Iurre’
1996: Juan Mari Olano
1997: Jon Garmendia ‘Txuriya’
1998: Aritz Zerain
1999: Gorka Toloxa
2000: Exteban Martiarena
2001: Aritz Zerain
2002: Jon Altuna ‘Oxan’
2003: Jon Garmendia ‘Txuriya’
2004: Mikel Lujanbio ‘Xapo’
2005: Diego Riaño
2006: Angel Arruti
2007: Arnaitz Lasarte
2008: Urko Casado
2009: Jon Altuna ‘Oxan’
2010: Aitor Barrenetxea
2011: Iñigo Ugarte
2012: Oier Iurramendi
2013: Eli Pagola
2014: Iñigo Ugarte
2015: Mikel Lujanbio ‘Xapo’
2016: Andoni Mujika
2017: Aitor Barrenetxea
2018: Iker Ormazabal ‘Tturko’