Bueltako aurreneko zita, galtzen

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 15a, 01:00

Larunbatean hasi zuten Astigarragako Mundarroko mutilek Ligako bigarren itzulia, Errenteriako Touringen kontra. Hasieratik, giroan nabari zen bi taldeek asko zeukatela jokoan, eta ez zuten hutsik egin. Intentsitate haundiko partidua jokatu zuten biek; une batzuetan, Astigarragakoak izan ziren nagusi, beste batzuetan, aldiz, kanpokoak. Mundarroko mutilek estreinatu zuten markagailua, aurreneko zatiaren hasieran; ondoren, berdindu egin zuten Touringoek. Bigarren zatian borobildu zuten jokaldia, txilenaz, (1-2).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!