errenteriak Euskal Eskola Publikoaren Jaia hartuko du, Makina bat taupada lelopean ekainaren 2an. Hori dela eta, ikasturtean zehar jaiaren aldeko hainbat ekitaldi eta festa antolatuko dituzte eskualdeko herrietan, honako hauek helburutzat hartuta: ikastetxe publikoak elkartzea, eskualdean eskola publikoa indartzea eta behar duen babesa eskatzea. Jaiari publizitatea emateko, hainbat produktu jarri dituzte salgai jaiaren logoarekin eta leloarekin. Urtarrilaren 18an, ostiralean, txotx irekiera egingo da Hernanin, eta bertan izango dirara materiala saltzen, Tilosetan, 18:00etatik 21:00etara.