‘Esku Harriak: Oteizaren (h)aria’ ikuskizunerako sarrerak, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 14a, 01:00

ESKU Harriak: Oteizaren (h)aria sormen lanaren ber­tsioa Biteri kultur etxean ikusiko da urtarrilaren 24an, 20:00­etan. Ikuskizun horretarako sarrerak gaurtik erosi daitezke kultur etxea bertan 7,5 euroan.
Dantza ikuskizun hau Mug­mus kultur laborategia konpainiak lantzen du eta  laborategiaren helburua; sorkuntza lanak garatu eta eszenaratzea da. Dantza eta mugimendua, zuzeneko musika, eskultura, bertsolaritza, soinuak, espazioaren tratamendua... hori guztia zehaztasunez uztartuta, ikusle-entzuleari eskaintzen zaio Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren be­rri­rakurketa bat.
Besteak beste, aipatzen dira harrespila, hutsa, espazioaren erabilera sakon eta moldagarria, desokupazioa, eskultura, Klarion Laborategiko bilduma, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Amairu mugimendua, hitza, umea... horren bidez beraren unibertso berezi eta zabala oroitzeko eta berregiteko. Jone Amezaga eta Josu Santamaria dira dantzariak, Beñat Ralla zuzendaria eta 30 minutu irauten ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!