Urte berri txinatarra ospatzeko, hiru zita

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 1a, 01:00

Bezperako ilberrian urte txinatar berria hasiko dela eta, otsailaren 5erako Ilargi Berria Festa antolatu da Urumea HerriGunean. Batetik, Rafa Egigurenen Gauza guztiak liburua aurkeztuko da 19:00etan. Gero, 15 minutuko dokumentala jarriko da, eta segidan, 5 euroan, afari txinatar beganoarekin gozatu ahal izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!