Kontrakantxa Gaztetxeak eta Hernaniko Langileon Babes Sareak bigarren aldiz jantoki soziala egingo dute, urtarrilaren 25ean, ostiralean, 14:00etan, gaztetxean. Jantoki soziala hilabetero azken ostiraleko bazkal orduan egingo dute eta ateak denontzat zabalik daude. Honetaz gain, herri janari bilketak ere hilabetero azken asteazkenetan egingo dituzte komertzio ezberdinetan.