Hernaniko PSE-EEko bozeramaile den Ricardo Crespo pozik agertu da Chillida Lekuren berririkiera dela eta. Apirilean zabalduko ditu berriz ere ateak. «Albiste ona eskultorearen familiak iragarri zuen eta azpimarratu zuten berririkitzen dela museo entzutetsua proiektu sendo batek sustengatzen duelako etorkizunari begira».
Zentzu horretan, Chillidaren familiak adierazi duenez, «argiteria hobetuko da, zoru eta sabaian isolamendu gehiago egongo da eta mugikortasun murriztuagoko pertsonentzako irisgarritasun egokia edukiko du. Gainera, ongietorri esparru batekin, kafete-giarekin, dendarekin eta parkingeko instalakuntzen hobekuntzarekin birgaitu nahi dute museoa».
Prentsa oharrean Hernaniko sozialisten buruak eskatzen dio EH Bilduren Udal Gobernuari ez pasatzen uzteko «aukera paregabe hau eta turismoaren inguruko plan estrategikoa edukitzea herrira eta eremu natural aparta honetara erakartzeko Chillida lekura hurbiltzen diren bisitariak. Hernaniko Udalak ezin du kanpoan geratu garrantzi honetako proiektu batean eta gonbidatzen ditugu, Denis Itxaso buru den, Foru Aldundiko Kultur eta Turismo Sailarekin bilera bat edukitzera esparru honek edukiko duen oihartzuna kudeatzeko»
«Argi dago, Chillida Leku aukera bat dela Hernani eta eskualdearentzako, turismo helmuga bereizgarria» gaineratu du. Gainera, «Euskadira etorri daitekeen bisitariarekin batera, Espainiako turistak hurbilduko dira, baina batez ere nazioarteko turismoaren erreferentzia izango da».