Udalak bere jabetzako etxebizitzak esleitzeko prozedura lantzen ari da. Guztira, babes ofizialeko 8 etxebizitza eta 9 zuzkidura-etxebizitza dira. Bederatzi etxebizitza horietako zazpi 35 urte baino gutxiago dituzten gazteentzat izango dira eta beste biak 70 urtetik gorako pertsonentzat. Oinarriak otsailaren bukaeran onartuko dira eta ondoren izena emateko epea irekiko da.
Zerrendan sartzeko ezinbesteko baldintza da Etxebiden urtarrilaren 31 baino lehen izena emateko eskaera eginda izatea. Babes ofizialeko etxebizitzak Etxebideren baremazioaren arabera esleituko dira eta zuzkidura-etxebizitzak, ostera, irizpideak betetzen dituzten guztien artean zozketatuko dira.