Barrenetxeak debuta gaur, Buruz Buruko Masterrean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 12a, 01:00

Binakakoa bukatu eta berehala egokitu behar izan dute erremontistek, buruz buruko lehiara. Izan ere, dagoeneko mar­txan da Buruz Buruko Maste­rra, eta gaur ekingo dio, Endika Ba­rrenetxea hernaniarrak.

Ezkurra IIren kontra ariko da, torneoaren final laurdenetan. Arratsaldeko 16:00etan ha­siko da jaialdia Galarretan, eta bigarren partidua izango da be­raiena, ikusmin haundiena piztuko duena. Barrenetxea da faborito, baina Ezkurra espezialista da buruz buru, eta zail jarriko dio garaipena. Irabaz­teko, bere kolpea aprobetxatu beharko du hernaniarrak, eta sakearekin asmatu.

Aurrera egiten duenak, Uter­ga izango du zain semifinaletan. Urtarrilaren 19an jokatuko da, eta finala, hi­laren 26an.

Endika nagusi ostegunean, Azpirozen kontra
Joan den urtean finalista iza­teagatik ekingo dio semifinaletan, Utergak. Urriza iazko txapelduna, ordea, beste adarretik dijoa, eta dagoeneko badaki, zeinen kontra ariko den, datorren osteguneko semifinalean. Endika izango du aurrez aurre, ondo nagusitu baitzitzaion he­renegun, Azpirozi (30-19). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!