ekulakoa izan zen Mundarroren urte bukaera, Erregional Preferenteen mailan, azkeneko zazpi partiduak irabazita. Eta bolada zoragarriari, segida eman nahi diote gaur, Gabonetako geldialditik bueltan.
Etxean jokatuko dute urteko aurrenekoa moreek 2018ko azkena bezalaxe. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da partidua Zarkumendegin, eta Touring izango dute aurrean. Ez dute partidu erosoa izango, bosgarren baitago talde errenteriarra, ligako sailkapenean.
Eta urteko aurrenekoa ez ezik, bigarren itzuliko estreinako partidua ere izango da gaurkoa. Bigarren postuan ekingo diote astigartarrek, 36 punturekin: 40 dauzka Euskalduna liderrak, eta aldiz, 30 punturekin dago Vasconia, hirugarren sailkatua.
Hiru porrota segidan, aurreneko itzuliko ahulgune bakarra
Orain arte jokatutako 15 partiduetan, oso joko sendoa erakutsi du Mundarrok, eta 12 garaipen lortu ditu; beste hiru partiduak, galdu egin ditu. Eta hori da bitxiena: hiru porrotak segidan jaso zituela. Taldeak aurreneko itzulian izan duen ahulgune bakarra.
Ordutik, baina, ez dute puntu bakar bat ere barkatu, eta orain, bigarren itzuliaren faltan eta permanentzia kontuak ahaztuta, Ohorezko Erregional Mailara igoera borrokatu nahi du Mundarrok, denboraldiaren bukaerara arte.