Goizuetan finala gaur, Deskargak eta Alegriak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 12a, 01:00

Goizuetan eta Iruran dauzkate zita nagusiak, asteburu honetan, esku pelotari hernaniarrek. Bate­tik, Umore Ona Txapelketaren finala jokatuko dute gaur, Julen Des­karga eta Oier Alegria infantilek, Oliden eta Bertiz añorgatarren kon­tra. Goizeko 11:00etan Goizue­tan, partidu berdindua espero da.
Eta Iruran, hiru semifinal jokatuko dituzte hernaniarrek, Gipuz­koako Trinkete Txapelketan, buruz buru. Arratsaldeko 15:00etan hasita Ametsa trinketean, bi astigartar izango dituzte kontrario, Anartz Oiar­tzabal eta Unax Uitzi kadeteek: Eñaut Lizeaga eta Ekain Lizeaga, hurrenez hurren. Mikel Lasa jubenila, bere aldetik, Oteiza azkoitiarraren kontra ariko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!