«Kartela gonbidapena da, Inauteriak Hernanin pasatzera animatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 12a, 01:00

Estua izan da bozketa, baina hernaniarrek aukeratu dute, azkenean, 2019ko Hernaniko Inauterietako kartela zein izango den; Aitor Altuna Etxabe eta Uxue Bereziartua Lonbidek egindakoak irabazi du, 888 botoren artean 393 lortuta.

Soziologian lizentziatu be­rria da Altuna, eta ikus-entzunezkoetan, Bereziartua. «Aurre­ne­ko aldia» dute lehiaketa ba­tean parte hartu dutena, eta ba­dirudi, ondo asmatu dutela me­zua herritarrei helarazaten. Inauterietara arte itxoin beharko da, ordea, kasurik egiten ote duten ikusteko...

Bion artean egin duzue kartela, baina, norena izan da parte hartzeko ideia?
U.B.: Biona. Lehenago ilustrazioak egiten ibili izan naiz, eta orain, diseinu grafikoko master bat egiten ari naiz. Baina lehenago egiten nituen ilustrazioak. Aitor izan da buru pen­tsalaria, eta ni, egin egin duena!

Eta zein da ba, buru pentsalari horrek landutako ideia?
A.A.: Inauteriak oso ondo dau­de, baina denok Tolosara joaten gara. Nola? Trenean. Pentsatu genuen apeaderoko eskailerak denek ezagutzen ditugula, eta be­raz, irudikatu nahi izan ge­nu­en jendea herrira sartzen. Gonbidapena da, Inauteriak Hernani pasatzera animatzeko.
U.B.: Eta gainontzekoa, proba eta errorea egitea izan da.

Modelo lanak egitea ere tokatu zaizue...
U.B.: Saiatu ginen jendea lor­tzen, baina kalabazak eman zizkiguten!
A.A.: Koadrila bat agertzea nahi genuen, herrira sartzen, baina ez genuen inor konbentzitu eta...

Herritarrak herrian geratzera animatu nahi dituzue. Zuek ospatzen al dituzue Inauteriak herrian?
U.B.: Astelehenarekin joan izan gara Tolosara... Baina asteburuan bai, hemen geratzen gara!
A.A.: Oso fidelak gara!

Bien artean ondo moldatu zarete lanerako ados jartzeko? Gehiago egiteko asmorik baduzue?
U.B.: Emozionatu gara, egia esan! Baina momentuko euforia izango da...
A.A.: Ederki moldatzen gara. 
U.B.: Koadrilakoak izanda, eta ikasten aritzean elkarrekin bizita, ederki!

Batek ideia, eta besteak egin. Zein teknika erabili duzue? 
U.B.: Argazkia eta collagea erabili ditugu. Gutxi menderatzen dut: edo ilustrazioa, edo collagea edo argazkilaritza bere horretan. Eta horrela ondo geratzen zenez...
A.A.: Aurrena ideia bisuala ze­haz­tu genuen, eta gero, teknika.

Konbentzituko dituzue herritarrak? 
A.A.: Hernanik ere badauzka Inauteriak. eta izaten dira gauzak. Parte hartu behar da, bestela, denak Tolosara joanez gero, hemen ez da ezer egongo! Eta mozorrotu! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!