Chillida Lekuk apirilean irekiko ditu ateak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 12a, 01:00

Aurretik ordua hartuta ba­ka­rrik bisitatu ahal izan da Chi­lli­da Leku museoa 2011ko ur­ta­rri­letik orain arte, baina api­ri­lean ateak zabalduko ditu be­rri­ro. Halaxe jakinarazi du Eduardo Chillidaren seme Luis Chillidak, familiaren ize­nean.

Orain itxita dago museoa, zaharberritze lanak egiten ari direlako.

Luis Laplace eta Piet Oudolfen ekarpenak
Eguneratze lan horiek Luis La­place arkitekto argenti­na­rrak zuzenduta egiten ari dira, eta hau elkarlanean ari da Edu­ar­do Chillida eskultorea­ren bi­lo­ba­rekin, Jon Essry Chillida ar­kitektoarekin. Era berean, Piet Oudolf arktekto holanda­rra­ren ekarpena ere badu pro­iektuak.

Dena den, «instalazioak oro­­­­­korrean egoera onean zeu­de­­nez, ez da erabateko za­har­berritzerik egin behar izan», fa­miliaren esanetan. Base­rri­ak bere itxura mantenduko du, baina argiztapena, lur eta sa­baiko isolamendua eta mu­gikortasun mugatua du­te­nen­tzako irisgarritasuna ho­be­tuko dira. Era berean, ongie­torria egiteko gunea, kafetegi bat eta denda bat irekiko dira, eta apar­kalekuko instalazioak ego­ki­tu­ko dira. Horrek guz­tiak, «bi­si­ta­rien esperientzia hobe­tuko du».

Mireia Massagué zuzendari, etorkizuneko belaunaldiek Chillida ezagutu dezaten
Irekiera honekin, «aro berria» irekiko da Chillida Leku mu­se­o­rako, eta Mireia Massagué izan­go da aro berri horretako zuzendaria. Gaudí Exhibition Centerreko zuzendari izan da, eta aurretik, Kataluniako An­tzoki Nazionalean egin du lan.

Argiztapena, lur eta sabaiko isolamendua, eta mugikortasun mugatua dutenentzako irisgarritasuna hobetuko dira.

Zaharberritze-lanak bu­katu behar dira horretarako, aurretik, eta familiak azpi­marratu du  museoak «euskal admi­nis­­tra­zio publikoen kon­plizi­ta­tea eta babesa» izan di­tuela horretarako; be­re­zi­ki, Gipuz­koako Foru Al­dun­­dia­ren Kul­tura, Tu­ris­mo, Gaz­teria eta Kirol De­par­ta­men­tuarena. «Izan ere, pres­takuntza-lanak egin bi­tar­tean, museoan era­kusgai zeu­den obrak aldi ba­tez Gor­dai­luan, Gipuzkoako Fo­ru Aldun­dia­ren Ondare Bil­du­men Zen­troan, zaindu eta gordetzeko lekua utzi du», ja­kinarazi du Chillida familiak.

Era berean, Hauser&Wirth arte-galeria ere aipatu du, 2017tik familiaren ordezkaria baita, eta «artistaren ondarea zaintzeko familiarekin elkar­lan estuan» ari baita. «Proiek­tuarekiko konpromiso haun­di­a­rekin, galeriako lantaldea Chi­llida Lekurako eredu iraun­kor berri bat disei­na­tzeko aholkularitza eta la­gun­tza indibidualizatua ematen ari da, etorkizuneko belaunal­di­ek Eduardo Chillidaren bi­zi­tza eta obra ezagutzen jarraitu ahal izan dezaten». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!