‘Bidegurutze’ eta ‘Pinantza’ gaur, sari potoloaren bila

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 11a, 01:00

Bukaerara iritsi da Asti­ga­rragako Udaleko gazteria sailak antolatutako Azstigazte lehi­aketa; gaur egingo dute azkeneko ariketa bi finalistek: Bidegurutzek eta Pinantzak (ezizenak). Arratsaldeko 18:00­e­tan hasita izango da, As­tigarragako udaletxeko areto nagusian. 

Bi lan, finalean
Bi lan izango dira gaurko finalean: bata, Gaur iaz balitz Bi­degurutzerena (ezizena); eta bestea, Itsasoaren bestaldean Pinantzarena (ezizena). 
Biek egindako lanen ahozko aurkezpenak egin beharko dituzte, eta ondoren, sari-ba­naketa egingo da.

‘Maitasuna eta laguntasuna’ gaiaren inguruan egin behar izango dute lana gazteek.

‘Maitasuna eta laguntasuna’, oinarrian
12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da Azstigazte. Aurtengoan, maitasuna eta laguntasunaren inguruan egin behar izan dute lana gazteek, eta horietan onenak dira gaur sarituko direnak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!