Urteko aurrekontua jendaurrean, behin-betiko onarpena eman aurretik

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 9a, 01:00

Urtarrilaren 29an egindako Plenoan onartu zuen Goizuetako Udalak behin-behinean, 2019rako udal aurrekontua. Horren jakinarazpena osteguneko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta ordutik 15 egun balioduneko epea jendaurrean egongo da, interesa duten herritarrek aztertu dezaten eta hala nahi izanez gero alegazioak aurkeztu ditzaten. Erreklamaziorik egin ezean, behin betiko onartuko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!