Irabazi beharrekoa, urteko aurreneko zita

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 12a, 01:00

Partidu oso garrantzitsu batekin hasiko du urtea, Hernanik: La Vila kontrario zuzena hartuko dute trikoloreek Landaren, bihar eguerdiko 12:00etan ha­si­ta. Irabazi beharreko partidua dute, beraz, mailari eusteko lehia horretan.

Berdinduta daude bi taldeak, sailkapenean, 22 punturekin; 9garren La Vila, eta 10garren Her­nani. Eta puntu berberak dauz­ka Cisnerosek ere, 11garren. Hain justu, talde madrildarraren zelaian galdu zuen 2018ko azkeneko partidua, Hernanik.

Horregatik, indar berriekin ekin nahi diote urteari, zaleen aurrean. Bederatzi jardunaldi falta direnean, permanentziaren borrokan daude trikoloreak, bete-betean; eta puntu ba­koi­tza izango da garrantzitsua.

Kopako semifinala, datorren igandean
Biharkoaren ondoren, hala ere, astebetez ahaztuko ditu permanentzia kontuak, Hernanik. Izan ere, Kopako semifinala jo­katuko dute datorren igandean, Bartzelonaren kontra, eguerdiko 12:00etan Landaren. Finale­rako pasea lortzea da ilusioa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!