Pista estaliko Euskadiko Master Txapelketa jokatu zen urtarrilaren 5ean Donostiako belodromoan, eta bertan izan ziren CD Hernaniko bi atleta: Txelu Del Sol eta Xabier Barberena. Aurrenekoak, hirugarren postua lortu zuen M45 kategorian, 10:23,16 denbora eginda. Bigarrenak, aldiz, laugarren egin zuen M50 kategorian. Azken honek 10:55,67 denborarekin bukatu zuen ibilbidea.