Elkartasun kontzertuak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 11a, 01:00

Hernaniko gazte mugimenduko bi gaztek izango duten epaiketaren gastuak ordaintzeko, elkartasun kontzertuak antolatu dituzte Kontrakantxak eta Urrunegi taldeak, gaztetxean. Lau talde arituko dira, gaueko 21:30etan hasita: Orreaga 778, Kaleko Urdangak eta Perlata, eta ondoren, DJ Dxpe. Sarrerak han bertan erosi ahal izango dira, 5 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!