Datozen hauteskundeei begira, Astigarragako alkategaia aukeratzeko prozesua hasi zuen EH Bilduk urtarrilaren 14an. Igandean bukatu zen proposamenak aurkezteko epea, eta prozesuaren hurrengo faseari ekingo zaio gaur.
Alkategai bakarra porposatu da, eta beraz, gaur arratsaldeko 19:00etan batzarra egingo da udaletxeko areto nagusian, hala badagokio, alkategaia berresteko. Hala eginez gero, ofizialki izendatuko da.
Zerrenda, martxora arte
Behin alkategaia izendatuta, hauteskundeetarako zerrenda osatzeko prozesuari helduko zaio martxoaren erdialderaino.