Zikloturista lizentzia egiteko, zita gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 10a, 10:16

 

Gaur jarri du zita, 2019ko zikloturista lizentzia egiteko, Astigarragako Mundarro txirrindulari taldeak. Kiroldegian egongo dira, iluntzeko 20:00etatik 20:30etara.

130 eurokoa da lizentziaren kostua, eta taldearen urteko kuota, berriz, 10 eurokoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!