Nik kontrolatzen dut makina poesia lanarekin irabazi du Miren Peñagarikano hernaniarrak aurtengo Karmele Igartua sorkuntza beka.
Poesia lanak aurkeztu behar ziren aurten eta zortzi jaso ziren. Itziar Gomez, Iñaki Zubeldia, Tere Irastortza eta Pako Aristik osatzen zuten epaimahaia eta idazle azkoitiarraren esanetan, lan batzuk oso maila altukoak izan dira. Erabakia hartzea ere kosta egin zaiela onartu du. Miren Peñagarikanori sari nagusia eman diote, 2.500 euroko beka.
Iruditeriaren aniztasuna, oroimen eta sentimenduak adierazterakoan konplexutasuna, eta poema luzeak nabarmendu dituzte besteak beste epaimahaiko kideek.