Orain Hernani talde politikoak prentsa oharra helarazi nahi die herritarrei Luis Intxauspek beraien inguruan egin dituen adierazpenei erantzunez. «Ez gaitezen inozenteegiak izan. Aurten hauteskundeak daude eta kontziente gara talde bezala jasoko ditugun eraso politikoez».
Gabonen aurretik Alkateak urtea agurtu zuen, baina aldi berean faltsua zen hausnarketa bat egin zuela dio Orain Hernanik, taldeak euskararen normalizazioaren gaian duen jarreraren inguruan. «Ez dugu bere iritzia haintzat hartuko, baina bai prentsa-oharrean erabilitako tonua, ohitu gaituen moduan, autoritarioa eta errespetu gutxikoa izan baita».
Orain Hernanitik uste dute, «euskeraren sustatzea eman dadin, diskurtso positibo eta integratzaileak behar direla. Euskeraren normalizazio erreal bat lortuko litzateke hizkuntzaren ikasketa programa gehiagorekin eta egiten diren jarduerak bi hizkuntzetan egitea jendeak euskeraz egitera animatuz; azken finean, erakargarriak diren hizkuntza planak eginez. Hontaz haratago, demagogia eta gezur sorta».
«Oposiziokoen mintzaldietan mugikorrak begiratzen zituzten, irribarre artean»
OH! udal taldearen esanetan errespetu gutxikoa izan zen zenbait Gobernu taldeko kideek urteko udaltzabar garrantzitsuenean izan zuten jarrera. «Oposizoak bere bozkaren inguruko arrazoiak ematen zituen bitartean, haien mugikorrak begiratzen zituzten irribarre artean. Honen inguruan hausnartu beharko da».
«Gobernu taldeak aurrekontuak bakarrik onartutako udalbatzan, alkatea bitxikeria batean geratu da soilik, udalerrian daramakien gestio txarrari buruz hitz egin beharrean», diote oharrean.
Orain Hernanik legealdi honetan lehenengo aldiz aurrekontuen aurka bozkatu zuen, «konfiantza galtzeagatik, Gobernu taldearen gestioan, eta haienak diren aurrekontuak aurrera eramateko gaitasun ezagatik, eta ardura politikoagatik».
«Aurrekontuetara bideratutako diruaren zati txiki bat bakarrik erabili da»
Galdera batzuk luzatzen ditu Orain Hernanik. «Nola da posible Zerbitzu Publikoko eta Hirigintzako zati baten menpe dauden obrak 998.000 euroko aurrekontua izatea eta 42.000 euro soilik erabiliak izatea (%4)?; nola da posible 2017ko aurrekontuetan hilerriko hobekuntzarako 79.000 euroko aurrekontua izatea eta hauetatik zero euro erabiliak izatea, eta gainera, 2019. urtean partidarik ez egotea agindu ziren hobekuntzak betetzeko?».
Orain Hernaniren galderek ez dute etenik eta beste hiru egiten ditu: «Nola da posible 2018ko aurrekontuetan zeuden 45.000 eurotatik parke eta lorategien hobekuntzarako, 4.500 euro soilik erabili izana (%10)?; Nola da posible Emakumeen Etxearen proiektuko inbertsioan etengabeko kredito haundiagotzeak egotea 990.000 euroraino iritsi arte, eta gutxi gorabehera 25.000 euro gauzatzea?; Nola da posible Hernani
Erabaki aurrekontuetatik, 2016 urtetik 1.018.000 euro onartuak izan direnak, 279.000 euro soilik exekutatuak izatea (%30 baino gutxiago)? Errespetu eta seriotasun gehiago erakutsi beharko liokete hain harro aldarrikatzen duten partehartzeari. Hau da, gezur sortak, egi sortekin erantzuten dira».